XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da sinesmenaren misterioa.

Eta herriak goralpen honekin erantzuten du:

Hil eta piztu zarela, Jauna,
Zu berriz etorri arte
hau dugu, hau, berri ona!

Edota

Ogi-ardo hauek hartzean,
zure heriotza dugu aitortzen,
Zu, Jauna, etorri artean.

Edota

Zure gurutze eta piztueraz
munduaren Salbatzaile zarena,
salba gaitzazu, Jesus Jauna!

Gero apaizak, besoak zabalik, esaten du:

Horregatik, Aita guztiz santu,
zure Seme Jesukristo gure Salbatzailearen
oroigarria ospatzen dugu;
nekaldiaren eta gurutzeko heriotzaren bidez
bizi berrira pizturik
zeure eskuin aldean jarri duzula gogoratzen dugu
eta hori zure maitasunaren egintza dela aitortzen,
Bera etorri arte;
eta biziaren ogia eta esker onezko kaliza
eskaintzen dizkizugu.

Begi onez begira, Aita ona, zeure Elizaren eskaintza honi
guretzat emana den Kristoren pazko-oparia da.
Egizu, Kristoren gorputz-odoletan bat egiten dugunok,
zure maitasun Espirituaren indarrez,
zure Semearen gorputzeko atal izan gaitezela
orain eta betierean.